Sarrera
ZEINTZUK DIRA ARROKA SEDIMENTARIOAK?
Arroka sedimentarioak, sedimentuak pilatu eta gogortzearen ondorioz eratzen diren arrokak dira. Hona hemen adibide batzuk:
Bretxa Konglomeratua Hareharria Lutita
ZERGATIK DIRA ARROKA SEDIMENTARIOAK HAIN GARRAINTZITSUAK GURE ESKUALDEAN?
Behean, Euskal Autonomia Erkidegoko mapa litologiko koloretsua ikus dezakezue. Mota honetako mapetan, kolore berdineko eskualdeek, lurrazalean mota bereko arrokak azaleratzen direla adierazten dute. Ondo begiratzen baduzue, gure eskualdean, Donostiaren hego-mendebaldean kolore granate eta marroiarekin adierazi diren arrokez aparte, azaleratzen diren gainerako arroka guztiak sedimentarioak dira.
BAINA, ZER DIRA SEDIMENTUAK?
Sedimentuak, jatorrizko arroken higaduraren ondorioz askatzen diren
tamaina ezberdineko partikulak, disoluzioan doazen solutuak edo jatorri
organikoa duten osagaiak izan daitezke. Hurrengo taularen ezkerraldean, zenbait sedimentu moten adibideak ikus ditzakezue, eta horien litfikazioaren (arroka biurtzearen) ondorioz era daitezkeen arroka sedimentarioak.
SEDIMENTUA
|
ARROKA SEDIMENTARIOA |
|
|
|
|
|
|
GURE ESKUALDEAN TOPA DEZAKEGU SEDIMENTURIK?
Ikusi dugunez, gure eskualdean arroka sedimentarioak nagusitzen dira. Baina horretaz gain, hainbat ingurunetan, arroka hauek jatorrian osatu zituzten sedimentuen antzerakoak topa ditzakegu. Hona hemen, sedimentuak topa ditzakegun ingurune batzuen adibideak, baina beste hainbat daude. Bururatzen al zaizu besteren bat?