1. Meteorizazio & Higadura
Arroken ahultze eta desegitean parte hartzen duten prozesu fisiko, kimiko eta biologikoek eragiten dute meteorizazioa. Meteorizazioan, garrantzia handia daukate bai eragile atmosferiko eta klimatikoek, baita arrokaren ezaugarri propioek (litologiak, egiturak...) ere.
Eragile geologikoen (ibaia, haizea, glaziarra...) eraginpean, jatorrizko arroka batetik, arroka pusken askapen eta lekualdatzea da higadura.
Jarraian, arroken meteorizazio eta higadura eragiten duten zenbait prozesu simulatzeko esperimentuak proposatzen dizkizuegu.
DISOLUZIOA
Disoluzioa, gure eskualdean sarritan ematen den meteorizazio kimikoa da. Ingurumenean, euri urak azidotuta egon daitezke, edo lurzoruetako materia organikoarekin nahasterakoan azidotu. Azidotasuna duten ur hauek arroka ukitzean, hauen elementu zein mineral batzuk disolbatzeko gaitasuna dute, hauek deseginez.
Disoluzio hetereogenoaren ondorioz sortutako barrunbeak Jaizkibelen |
Disoluzioak nola jokatzen duen behatzeko, igeltsuarekin egindako arroka artifizialak beharko ditugu, 4. fasean nola egiten diren azalduko ditugunak. Goazen
disoluzio prozesua aztertzera:
KARSTIFIKAZIOA
Gure eskualdean kareharriek duten garrantziagatik, merezi du arroka mota honek jasaten duen karstifikazio prozesua aztertzea. Karstifikazioa, azidotutako eurien eraginez ematen diren disoluzio prozesuak barneratzen ditu. Horren ondorioz, gure mendietan sarritan ikusten ditugun morfologia bereizgarriak eratzen dira, hala nola, kobak, lapiazak edota dolinak.
Lastur bailarako dolinak
Larra-Belaguako karsta
Gesaltzako lizuna, Oñati (AMET)
Simulatu dezagun ikusitako egitura bereizgarri hauetako batzuk nola eratzen diren:
HIGADURA
Higadura prozesua simulatzeko, Glaziarren kasua erabiliko dugu. Nahiz eta gaur egun, gure eskualdean glaziar aktiborik ez aurkitu, baditugu antzina egondakoen aztarnak:
Glaziar batek utzitako sedimentu pilaketak
Haran glaziarra
Glaziarrak, maldan behera mugitzen diren izotz masak dira. Era berean, oso motel mugitzen diren izotzezko errekak bezalakoak direla esan daiteke.
Esperimentua egiteko glaziarren adibidea aukeratu badugu ere, beste kanpo eragile geologikoek ere antzera higatzen dituzte arrokak, bere ekintzaren adierazle izango diren aztarnak utziz.
Ur basen higadura aztarnak
Haizearen higadura aztarna
Olatuen higadura ekintza