Bilatu blogean
ARROKA SEDIMENTARIOEN ROLL & ROCKA
Gure eskualdeko mendi puntetatik hondartzetako labarretaraino, arroka sedimentarioak dira nagusi, antzinako sedimentuez osatuta daudenak. Ba al zenekien gaur egungo pasaiaren parte diren arrokak osatzen dituzten sedimentuak, iraganean eskualde honetan ematen ziren baldintzen isla direla? Eguneroko materialak erabiliz egin daitekeen esperimentu sekuentzia honen bitartez, sedimentuak nola eratzen diren eta arroka bilakatu arte jasaten dituzten faseak gertutik aztertzeko aukera izango duzue.